LH6 - MEATZARITZAREN MUSEOAN

Otsailaren 26an seigarren mailako ikasleok Meatzaritzaren Museoa bisitatzeko asmoarekin Gallartara hurbildu ginen. Harri-zulatzaileen tailerrean parte hartu behar genuen baina euria egin zuenez, ezin izan genuen ofizioa praktikan jarri. Dena dela, gida baten laguntzarekin museo barruko aretoak bisitatu eta meatzeak kanpotik ikusi genituen. Zoritxarrez, barrenarekin harri bat zulatu gabe gelditu ginen. Bisita bukatu ondoren, La Arboledara joan ginen. Bertako frontoian bazkaldu genuen eta jolasak antolatu genituen. 
Nahiz eta eguraldia lagun ez izan, izugarri ondo pasatu genuen!!!










Comentarios